Entradas

PBL SAKRAPPMENTUAK SINTESIA

Kaixo lagunok!!!   Gaur gure lana aurkeztu dugu. Arazo batzuk izan ditugu gure musika bideoa jartzeko baina azkenean lortu dugu. Oso barregarria izan da , musika gabe abestu dugulako baina ondo egon da. Egia da kapturak ez zeudela baina saiatu gara aurkeztena  word batekin egiten. Komentarioak positiboak izan dira ,lib dup-ari buruz batez ere.Baina ere egon dira komentario batzuk hobetzeko. Hobetzekoak  izan dira hauek ; gure taldean, batzuk informazioa hobeto  genekiela beste batzuk baino,horregaitik hurrengo egunerako sakramentuei buruz informazio gehiago ekarri behar dute txarto egin duten pertsonak. Appypie-an ez genituen kapturak atera bakarrik 2 edo eta hori izan da gure arazoa. Nire taldea ondo ikusi dut egia da nabaritu egin dela nortzuk zekien informazioa buruz eta nortzuk ez. Gustara egon naiz proiektu honekin. Agur bat, Claudia Leiva

PBL SAKRAPPMENTUAK 5.astea

Kaixo lagunok!! Gaur dena amaitu dugu. Word-etik  Appypie-ra pasatu dugu informazio guztia eta abestian zer egingo dugun adostu dugu.Kartulinekin aterako gara, zazpi kartulina izango dira guztira,zazpi sakramentu direlako: Bataioa,Sendotza,Barkamena;Eukaristia, Gaixoen Oliodura,Ezkontza eta Apaizen Ordena. Hugoren etxean grabatuko dugu gure musika  bideoa. Aurkezpena egiten dugunean bideoa jarriko dugu sorpresa bat bezala, oraindik ez dakigu noiz; guztia azaldu baino lehen edo geroago. Uste dugu modu desberdin bat dela sakramentuak ikasteko eta baita ere modu dibertigarria ikasteko. Geroago, gure abestiaren azken partea aldatu genuen, txarto geratzen zelako. Abesterako orduan denok guztia abestuko dugu.Gure Appypie-aren deskripzioan gure argazki bat jarri dugu ordenagailuaren kamararekin. Informazioa banatu genuen , jakiteko zer esango zuen bakoitzak eta gero portfolioa idazten hasi ginen Agur bat, Claudia

PBL SAKRAPPMENTUAK 4.astea

Kaixo lagunok!! Gaur  lehenengo minutuak ez ditut aprobetzatu, kaleratu didate klasean jateagatik.Klasera bueltatzean Hugo eta nik egon gara Appypie egiten ; formatoa egin dugu eta abestia egiten egon gara.Abestiaren lehen zatia badaukagu eta erritmoarekin saiatu gara batzen,ondo geratu da.Oso ondo goaz. Naroa eta Asier  word batetara  egon dira pasatzen informazioa sakramentu eta definizioei buruz.. Hurrengo egunerako Naroa eta Asier word-a amaituko dute, Hugok aplikazio bat bilatuko du erritmoa bideoarekin lotzeko  eta nik  gure lib dup-erako abestia egiten amaituko dut edo saiatuko naiz . Agur bat, Claudia Leiva

PBL SAKRAPPMENTUAK 3.astea

Kaixo lagunok! Gaur asko aurreratu dugu lana. Informazio guztia bilatu dugu, bueno geratzen zena.Konturatu gara gurtza eta kultua berdina dela,Wikipedian bilatu dugulako “culto” eta euskeraz gurtza izenarekin agertzen zelako.Ideia bikaina euki dugu sakramentuak era originalean eta dibertigarrian azaltzeko.Lib dup bat egitea da.Abesti oinarri bat aukeratuko dugu eta hori Euskararen txantxangorria izango da.Euskararen txantxangorria aukeratu dugu erritmoa buruz genekielako.Gero Sakramentuei buruz abesti bat sortuko dugu. Audioa egiten dugunean gure bideo-clipara gehituko dugu dantzak edo zerbait egiten garen bitartean . Denon artean pentsatu dugu, guztion iritziak entzun ditugu denak errespetatuz.Nire ustez denbora aprobetzatu egin dugu. Hurrengo klasean informazio guztia Word batera pasatuko dugu  Appypie-era sartzeko. Agur bat Claudia

PBL SAKRAPPMENTUAK 2.astea

Kaixo lagunok, Gaur gure egutegia begiratuz , ez dakit zergaitik, hirugarren egunatik hasi gara. Hirugarren egunean kq-k bidalitako galderak erantzun behar genituen ; Zer dira sakramentuak, zer da erritoa ... Galdera gehienak erantzun ditugu bat izan ezik, liburuan ez zen agertzen eta saiatu gara ikusten interneten baina ez dugu lortu. Hurrengo egunean, kq-ri galdetuko diogu. Horretaz aparte arazo batzuk izan ditugu Appypien sartzeko, Kode bat jarri behar genuen eta sartzen genuenean beste orrialde batera sartzen zen. Apurtzu bat estresatuta egon gara ez genekielako nola egin,baina gero bideo bat ikusi dugu Youtuben eta hobeto moldatu gara. Horretaz aparte beste talde bat azaldu digu nola aldatu behar zen formatoa eta hori eskertzen dugu asko. Hurrengo egunean faltatzen den galdera egingo dugu. agur bat, Claudia Leiva

PBL SAKRAPPMENTUAK 1. Astea

Kaixo lagunak, Gaur PBL aurkeztu digu kq-k gure proiektu berria . PBL Problem Based Learning esan nahi du hau da arazo bat konpontzen ikastea. Honetarako aplikazio edo app bat aurkeztu digu eta Appypie deitzen da . Hainbat app daude baina hau ez badugu aukeratzen, aukeratzen dugun aplikazioa azaldu beharko dugu aurkezpenean. Sakramentuak landuko ditugu. Proiektu honetarako taldeak Frikien arabera egin ditugu hau da teknologian trebeak eta teknologia gustoko duten pertsonen arabera. Nire frikia Hugo da eta nire  kideak Naroa vicente eta Asier Galindo dira. Gaur roll-ak banatu ditugu gure artean. Talde guztietan frikiak koordinatzaileak dira. Ni bozeramailea naiz , Naroa antolatzailea da eta Asier ikuskatzailea.Roll-ak bandu eta gero  egutegi bezalako bat egin dugu lana banatzeko , 5 egunetan banandu dugu guztira 11 ordu emango ditugu proiektu honekin. Gaur lehenengo eguna izan denez, Appypie nola funtzionatzen duen jakiteko bideo batzuk ikusi ditugu YouTuben. Bideoa

PBL SAKRAPPMEMTUAK AURKEZPENA

Gaur kq-k azaldu digu proiektu berria eta PBL deitzen da. PBL Problem based learning esan nahi du.Egin behar duguna da arazo bat konpontzen ikasi. Proiektu honetan mugikorrarako app edo aplikazio bat sortuko dugu eta han bertan sakramentuak landuko ditugu. Sakramentuak egon gara ikusten orain dela gutxi eta mind map egin dugu baita ere. Aplikazio hau Appypie deitzen da, hau ez da app bakarra gehiago daude baina beste bat  aukeratzen badugu klasearen aurrean azaldu behar dugu nola funtzionatzen duen. Hau azaldu eta gero kq-k “friki” batzuk aukeratu ditu. Frikiak teknologia gustoko duten pertsonak dira eta horiek taldeak aukeratu dituzte.Nire taldeko frikia Hugo da eta beste kideak Naroa eta Asier. Taldeak aukeratu ondoren roll-ak banatu ditugu. Frikia talde guztietan koordinatzailea da gure kasuan Hugo da. Hugoren lana gure lana amaitzean abisatzea da eta baita ere berba egiteko txandak eman behar ditu.Ni bozeramailea naiz eta nire lana da zarata eta bolumena zaintzea, Eus